2026, 2027 eta 2028 urteetan Espainiatik ikusi ahal izango den fenomeno astronomiko berezi bat gertatuko da, komunitate zientifikoaren eta gizartearen arreta bereganatuko duena: «EKLIPSEEN HIRUKOTEA» Hiru eklipse hiru urtetan zehar, unibertsoan dugun lekua behatzeko eta hobeto ulertzeko aukera paregabeak eskainiko dituztenak.
Eklipse bakoitzak ezaugarri eta ikusgarritasun desberdinak izango ditu, dataren eta kokapen geografikoaren arabera. Ba al zenekien penintsulan ez dela eguzki-eklipse osorik gertatu azken 100 urteotan, eta 2026an munduko leku populatu bakarra izango dela horretaz gozatzeko? Edo 2027koa mendeko luzeenetakoa izango dela? Zalantzarik gabe, hiru eklipse hauek aukera paregabea izango dira astronomia eta zientziarekiko interesa sustatzeko.
Espainiako hainbat erakunde eta organismo lankidetzan arituko dira gertakari hau arrakastaz igaro dadin, mugikortasuna, prebentzioa eta osasun-arreta bermatuz. Halaber, fenomeno ikusgarri hau herritarrengana hurbiltzeko dibulgazio-programazio berezi bat prestatuko dute: kultura zientifikoko jarduerak, behaketa seguruak eta baliabide digital irekiak, besteak beste.»
Kultura-guneek, museoek eta zientzia-zentroek, planetarioek, astronomia-elkarteek, komunikabideek eta hezkuntza-zentroek ere bat egingo dute ekimenarekin, eta programazio interesgarria eta kalitatezko informazioa sustatuko dituzte unibertsoaren handitasunarekin konektatuko gaituzten ikuskizun kosmiko hauei buruz.