Nor gara gu
Plataforma hau Eklipseen Hirukotearen Ministerioarteko Batzordearen, kanal ofiziala da; Espainiako Gobernuak sortutako organo kolegiatua da, gertaera horien prestaketa, antolaketa eta koordinazio segurua bermatzeko.
Noren menpe gaude?
Batzorde hau Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari atxikita dago, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Estatu Idazkaritzaren bidez; hark du erakundearen lehendakaritza.
Gure Misioa
Elkarren segidako hiru eklipse handiren kudeaketak erronka konplexuak planteatzen ditu mugikortasunean, segurtasunean eta logistikan. Horregatik, gure lan nagusia administrazio publiko desberdinen jarduna koordinatzea da, modu proaktiboan eta bateratuan jarduteko.
Gure lehentasunezko helburuak hauek dira:
- Dibulgazioa eta Zientzia: Egiazko informazio ofizialaren hedapena bermatzeko eta astronomiarekiko eta espazioaren esplorazioarekiko interesa sustatzeko
- Segurtasuna eta Osasuna: Babes Zibileko dispositiboak planifikatzea, pertsonen mugikortasun masiboa kudeatzea eta gertaeretan zehar osasun publikorako arriskuak prebenitzea..
- Turismoa eta Ekonomia
Ahalegin bateratua
Zientzia Ministerioak gidatzen badu ere, Batzordeak funtsezko hainbat ministeriotako ordezkariak biltzen ditu (Garraioak, Barne Ministerioa, Defentsa, Turismoa, Hezkuntza, Trantsizio Ekologikoa, besteak beste), erantzun integrala emateko.
Herrialdeko astronomia-erakunde nagusien aholkularitza zientifiko zuzena ere badugu, besteak beste, Behatoki Astronomiko Nazionala, Kanariar Uharteetako Astrofisika Institutua eta Andaluziako Astrofisika Institutua, baita Astronomia Batzorde Nazionalaren lankidetza ere.